Datos personales

Mi foto
Ni Patricia Martínez Tazo naiz. 2.C klasekoa naiz, D.B.H.koa San Viator ikastetxean nago.

martes, 1 de noviembre de 2011

BARNETEGIA lemoiz

 Posted by Picasa

Pasaden astean Lemoizeko barnetegira joan ginen. Bigarren C klaseko guztiak joan ginen, Eli irakaslearekin. Barnetegi txikia baina oso polita zen; bere ondoan zaldiak zeuden, hipika eskola zegoelako. Autobusean joan ginen, ordu eta erdiko bidaia egin genuen.

   Autobusetik jaisterakoan, maletak hartu eta aldapa txiki bat jeitsi genuen barnetegiaren atera arte. Han, Mikel, Naroa, Gabi eta Inaut zeuden, gure begiraleak. Lehenengo jokuan ez zuten hitz egin, eta keinuekin azaldu ziguten zer egin behar genuen. Begiak estaliz bost tren egin genituen, eta lehenengoa zen gu gidatzen gintuena. Haren ondoren joku asko egin genituen etxe ondoan zegoen zelaian. “Paratxutea” oso dibertigarria izan zen, “ saloi frantsez baten” ere dantzatu genuen, eta taldeko joku batzuk egin genituen ( ez ziren oso ondo atera ). Geroago, bazkaltzera joan ginen. Lau mahaietan banatu ginen. Nirea lehenengo mahai zen, Ohiane, Erik, Guillermo, Gloria, Jon, Ibon eta Blanca geunden. Arratsaldean, denbora librea izan genuen. Gauean, gaueko jokuak egin genituen, eta logelan hamabiak arte izan genuen baxu hitz egiteko.
     Asteartean, zortzietan altxatu ginen ( argiak pizten eta musikarekin ). Goizetik preparatu eta hondartzarantz abiatu ginen. Hondartzara ibiliz joan ginen. Taldetxo txiki bat ( zortzi-hamar pertsona ) galdu ginen, baina Naroa, Eli eta Zur txakurrarekin geunden. Guztiok batera geundenean, kayak, surf eta body- board egiten hasi ginen. Uretako ariketak egiten egon ginen bazkaltzeko ordura arte, Arratsaldean, barnetegian, jokuak eta denbora librea izan genuen. Gauan, jokuak egin eta lotara joan ginen ( hori bai, bueltatzerakoan dutxa hartu genuen egunero bezala ).
    Asteazkenean euria egin zuen, beraz barruko jokuak egin genituen, adibidez sarearen jokua.

 Argazki gehiago ikusteko, hemen klikatu