AUTOBUS ESTAZIOA EUSKALTZAINDIAN BEHINGOZ!
Gasteizen, autobus geltoki txiki bat dago. Suposatzen da geltoki hori tenporala zela, baina jadanik hamabost urte darama funtzionamenduan. Beraz, Gasteizen autobus estazioi berri bat nahi da, eta hori Arriagan eraiki nahi zuten lehen batean, baina orain Euskaltzaindia platzara mugitu da.
Baina hiritarrak ez dira hain erraz konbentzitzen, eta honetaz ere kexatzen dira. Itxuraz, badago jendea kontran, jadanik manifestatu direnak; badaude ere, jakina, alde daudena, bestela ez legoke eztabaidarik; eta badago ere ni bezala alde dagoena baina haien kexak dituztenak.
Green kapital gara, modernizatu beharko gara, ezta? Gogoratzen dut tranbia eraiki nahi zutenean, ni ez nengoela ados baina orain, hiritik mugitzea asko erraztu didala.
« Akatsa da » diote EAJ eta PSE-EE k, ez dute lekuz mugitzea nahi tren geltokitik urrunegi egongo delako. Baina lekua ez dago Arriagatik oso urrun, eta hiriaren kanpoaldetik egoterakoan, autobusek ez dute denbora gehiegi hartuko hiritik ateratzeko. Gainera, Arriaga parkean eraikitzerakoan inguruneari kalte egingo liokenez, leku berria onuragarria da. Gutxi baliteke, Euskatzaindian eraikitzea Arriaga parkean eraikitzea baino merkeagoa da, beraz ekonomikoki onuragarria da ere.
Euskaltzaindia platzaren inguruko errepideetatik trafiko asko zegoen. Tranbia jarri zenetik, hortik pasatzen denez, gero eta gehiago dago, eta jadanik beste karril bat egin izan behar dute trafiko hori murrizteko. Gainera, autobusak ere hortik bertatik pasako balira trafikoa ikaragarria izango litzatekeela diote kontran daudenek eta autobus estazioa berriro lekuz aldatu nahi dute. Hori bai egia dela, trafikoa nahikoa da orain, gehiago egoteko. Ez dut esaten lekuz aldatu behar denik, baina bai arazo hori konpontzeko. Egunero pasatzen naiz kotxez Euskaltzaindiko platzaren alboko rotondatik, eta; izan ere, trafikoa benetan desesperantea da.
Baina, autobus estazio berria izatea hirirako onuragarria izango da jende gehiago pasako baita hiritik; hortaz eraikitzea beharrezkoa da. Bilduko bozeramaileak « norberaren protagonismoa eta elkarren mendekuak lehentsi dituzte » -la diote, baina lekuren batean eraiki behar da, eta lehen esan dudanez, ekonomikoki onuragarria den leku bat bilatu du, eta hori hiriarentzat ona da, ez bakarrik Marotorentzat. Gainera, suposatzen da estazio hau aparkaleku gehiago izango dituela eta handiagoa izango dela.
Beraz, beharbada ez dago hain gaizki leku hori, ez? Autobus estazio bat behar da; hortaz zergatik hain beste kexa?Autobus estazioa ondo dago dagoen lekuan, eta jadanik zuloa egiten hasi dira. Ez diot zentzurik ikusten kexatzen egoteari.
